XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azterlan exhaustibo eta ongi egituratu honen xehetasunez ez dut luzatu nahi, baina bai aipatu Luchairek bi atzizkiri buruz dioena, -baita eta -ga hain zuzen, lehenago ere agertu baitzaizkigu.

Bonaparteren -garen etimologia kritikatzen du, batere zientifikoa ez delakoan.

Bestalde, bizidunen deklinabideko -ga- eta leku-izenetako -aga ongi bereizten ditu, Bonapartek egiten ez bide duen bezala 86. Luchairek aipatu arren, ezin izan dut Bonaparteren lanetan horrelako nahasketarik idoro, printzea deklinabide atzizkiaz soilik mintzatzen baita

Baita-ri dagokionean, ordea, Luchaireren ustetan, printzeak ematen dion esanahia (maison) duke edo zukeen, baina nolanahi ere Bonapartek eskaini arrazoiak ez du balio handirik eta inolaz ere ez du frogatzen euskaldunen eta italikoen arteko harremanik (Luchaire, 1879: 158-159).

Azkenik, bere arartekotasuna berriz ere aldarrikatu ondoren, eta van Eys eta Vinsonek uli eta ili-z duten eritzia kritikatu ondoren, Humboldten lana hobetzeko premiazkoak diren bideak aurkezten ditu: batetik, froga hobeak bilatzea eta Espainiako antzinako leku-izenen azterketa zehatzago eta osoago baten bitartez laguntzea; bestetik, Plinio Zaharraren, Estrabonen, Ptolomeoren etab.-en testuen interpretazio zuzenak eta aurkikuntza epigrafikoek ekarritako datu berriak kontutan hartzea (191. or.).

Bistan denez, iberismoaren arazoari aurre egiteko nahiko jokabide osoa eskaintzen du.

5. Euskararen desagerpenaz.

5.1. Euskara Euskal Herrian beharrezkoa den ala ez, desagertu behar duen ala ez polemikaren alderdi batean euskal hiztegiaren egokitasunaz eztabaidatu zen.

Bi arazo nagusi sartzen dira eztabaidan: euskal hiztegia urria ala aberatsa den eta euskal hitzak ideia abstraktuak adierazteko gai direnentz.

Badirudi, besterik esan arte, Hovelacquek (1876: 102) piztu zuela eztabaidagaia, euskal hiztegia osorik ez ezagutua eta urria zela zioelarik 87. Susmoa dut alabaina, Hovelacquek euskarari buruzko ideia gehienak, guztiak ez badira, Vinsonengandik jasoak zituela eta horrelako zerbait idoki daiteke gainera Vinsonen pasarte honetatik: Quant à leur partie purement critique, ces deux brochures [Bonaparte, 1876, 1877c] se confondent et me concernent presque exdusivement, car M. Hovelacque, dans sa Linguistique, n'a pas émis beaucoup d'opinions, beaucoup d'appréciations qui ne soient miennes ou que je ne partage entíerement. (Vinson, 1877b: 211).

Bonapartek aurreko baieztapenaren kontraesan nabarmena salatzen du.

Halaber, Hovelacquek urritasunaren alde emandako argumentuetariko bat gogo hitzaren esanahi ugarietatik ateratzen den zehaztasunik eza gaitzesten du:

En tout cas on se refuse à prendre au sérieux l'argument en faveur de cette pauvreté, qui consiste à lui reconnaampicirc;tre six expressions différentes au lieu d'une seule: car si le basque est pauvre dans un cas, il est évident qu'il est six fois riche dans un autre. (Bonaparte, 1876 21)

Vinsonek Hondarribiako hizkeraz argitara emandako S. Mateoren ebangelioko pasarte baten itzulpena (cf. Vinson, 1876b) irazkintzen duelarik, Bonapartek (1877b: 43-44) euskarak erabat materiala ez dena adierazteko hitzik baduela baieztatzen du.

Zehazki, action de pleurer adierazteko negar badagoela, eta hortik negar egin edo pleurer, hots, faire action de pleurer 88. Hona Vinsonen hitzak auzi honetaz: Nigar egin faire larme; il n'y a pas de mot simple pour pleurer. (1876b 10, 18. oh).

Iparraldean, haatik, frantsesaren eraginez, ez dira action de pleurer (abstraktoa) eta larmes (materiala) bereizten 89 Bietarako pleurs nahiz larmes erabil baitaitezke frantsesez.; baina honek ez du esan nahi Hegoaldeko euskalkietan bereizketa hori ez dagoenik: negar/malko hitzen bidez hain zuzen gertatzen baita.